Martxoak 8 emakumearen nazioarteko eguna

Askotarikoak dira gure jendartean eskubide urraketak eta Monte Albertia LHko zentruan kontziente gara sexua, generoa, klasea, arraza, adina edota aldagai ezberdinen ondorioz diskriminazio egoerak bizi ditugula egunerokoan.

Hori dela eta M8, nazioarteko emakume langileen eguna aitzaki hartuta ikastetxean feminismo antiarrazistaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu aurten. Emakundeko kanpainak dion moduan “Ni feminista naiz” leloarekin bat egiten dugu eta azken urteotan antiarrazistak diren feministen ahotsak, ideiak nahiz hausnarketak eskolara ekarri nahi izan ditugu. Feminismoa egiteko bide, begirada eta ulermen ugari baitaude.

Bizikidetza eta berdintasuna lan taldean gaian sakontzeko irakurgai interesgarria proposatu dugu: “Hija de inmigrantes”. Safia El Aadman egileak idatzitako eleberri esanguratsua. Bera idazle eta aktibista gaztea da, sareetan @hijadeinmigrantes gisa kolaboratzen du eta arrazismoaren kontrako kanpaina sozial ugari martxan jarri ditu azken urte hauetan: besteak beste, #votaresunderecho, #tecedomivoto, #votaresunprivilegio, #tecedounacita, #compraantirracista eta gisakoak. Berak dioen moduan: “ me he dado cuenta que la asimilación ha sido una de las consecuencias del racismo que vivimos muchas hijas de inmigrantes. Por eso, creo importante reivindicar mi identidad como amazigh y defiendo mis raíces.”

Izan ere, sustraiak garrantzitsuak dira guztiontzat eta hari horri tiraka, Monte Albertiako komunitateko kideen jatorria(k) ikertzeko galdetegia sortu dugu. Modu horretan, gure eskola zein/zenbat herrialderekin dagoen elkarlotua jakin nahi dugu, zenbat hizkuntza ezagutzen ditugun bertan, zein den eskolako eleaniztasun egoera. Horrez gain, gure eskolako partaideek pairatzen dituzten diskriminazio eta eskubide urraketak ezagutu nahi ditugu, bertakoen eta atzerritik etorritakoen artean dauden aldeak ezagutu eta jabetu.

Oraingo honetan, eleberri interesgarri hau irakurtzea proposatzen dizugu eta feminismoan nahiz berdintasun gaietan murgiltzera deitu: parte hartu Martxoak 8ko ekimenetan, segi dezagun berdintasuna ereiten.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan
0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *