Lankidetza Las Idias LHII eta Monte Albertia LHIIren artean

Monte Albertian erabitzen dugun metodologia aktibo kolaboratiboek piztu duten jakin mina medio, Ethazi taldeko bi kideren eskutik formakuntza jaso dute Santa Cruz de Tenerifeko CIFP Las Indiaseko irakasleek.

Las Indias ikastetxeak Irudi Pertsonala eta Ehungintza eta Jantzigintza familietako zikloak eskaintzen ditu. Duela 2 ikasturte Monte Albertiara etorri ziren bixitan, eta oraingoan ETHAZI metodogia nola aplikatzen dugun azaltzera joan gara urriak 17tik 19ra. Etorkizunean lankidetza ekintzak izango ditugun sentsarioarekin bueltatu gara.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

 

Hizkelan jardunaldiak lanbide heziketa eta lan mundua euskararekin lotu ditu

Hizkelan Jardunaldia izan da, Euskara, batzen gaituena! lelopean, Gazteizen dagoen Mendizabala Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan. Lanbide Heziketa eta lan mundua euskalduntzean dauden egitasmoak ezagutu dira, ideia berri eta praktika onak partekatu dira, eta euskalduntze bidea errazteko baliabideen berri eman da. Bertan izan gara Monte Albertiako Zuzendari eta normalkuntza arduraduna ere.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

 

ZERO ERRONKA

Urtero bezala, kurtsoaren hasiera erronka interesgarri batekin hasi dugu 1.go eta 2.go mailako ikasleekin. Gure sektoreko hainbat enpresa ezagunek aktiboki hartzen dute parte erronka honetan, euren esperientzia profesional zabalean oinarrituta.

Lehen mailako ikasleen kasuan, irudi pertsonalaren munduarekin duten lehen harremana izaten ari denez, aukeratu duten prestakuntzak eskaintzen dizkien irteera profesionalak ezagutzea du helburu erronka honek. Ile-apainketaren arloan, “L’oréal Professionaleko” Angel Gil eta Borja Pérez izan ditugu ikastetxean, L’oréal  bezalako multinazional handi batean egin dezaketen lanaren eta beraien esperientziaren berri emanez. Maialen Bereauk, EITBko makillaje sailean ikus-entzunezko kudeaketaren arduradun denak, arlo horretan egin dezaketen lana azaldu die. Azkenik, gizonezkoen ile-apainketan aditua den  Elivelimen Bizartegia, eta zainketa berezietara zuzendua dagoen Brotons Estilistas ileapaindegia bisitatu dituzte. Estetikaren esparruan berriz, perfil erabat desberdinak dituzten hiru enpresa ezagutu eta bisitatzeko aukera izan dute ikasleek. Alde batetik, “Verónica Cazalis, Estetika & Kinesiologia”  edertasun eta ongizate zentroa ezagutu dute non bere lanaren muina gorputza eta arimaren zainketa den, bestetik, “May Ongizate eta estetika zentroa” ezagutu dute non medikuntza estetikoa lantzen den eta azkenik, “Villa Antilla Thalasso” talasoterapia eta ongizate zentroa bisitatzeko aukera izan dute.

2.mailako ikasleek berriz, gaitasun ekintzaile eta komunikatzailea landu dituzte besteak beste eta egindako balio proposamenak aurkeztu dizkiete erronkako enpresa partehartzaileei. Hauek, era berean, beraienak aurkeztu dizkiete, erronka honen helburuetako bat enpresen beharren eta etorkizuneko langileen desioen arten dagoen hutsunea zein den ezagutzea baita, horrela, bi alderdien gogobetezea asetzeko eta merkatuko beharrei erantzuna emateko.

Oraingo honetan, estetikaren arloan, alde batetik, Estetika eta Kinesologian espezializatuta dagoen Verónica Cazalis  izan dugu eta bestetik, Estetika Integralean aditua den Idaga Estetika Zentruko Mª Carmen Urdangarin. Ile-apainketaren arloan berriz, Loretxu Gurrea, Zarauzko Queens apaindegiko arduraduna, eta Urban Hair apaindegiko arduraduna eta “Figaro Club” sarietako parte-hartzaile izan den Leire Chouza izan ditugu.

Balio-proposamen onenak izan dituzten ikasleek bi egunetako egonaldia egiteko aukera izan dute enpresa hauetan, eta beraien eskutik egunerokotasuna bertatik bertara ezagutu dute .

Monte Albertiatik, eskerrak eman nahi dizkiegu enpresa partehartzaile guztiei, beraien lankidetzarik gabe erronka hau ez bailitzateke posible izango. Taldean lan egitea funtsezkoa dela uste dugu gure lanbidearen etorkizunerako, horregatik hezkuntza eta lan mundua uztartzen dituzten erronkak sustatzen jarraituko dugu.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

 

LANKIDETZAN TOLOSAKO DON BOSCOREKIN

1EDP-ko ikasleek, beraien gustokoenak diren osagaiekin osatutako txanpuak egin nahi dituzte, horrez gain txanpuek jasangarritasunarekin loturiko ezaugarriak ere izango dituzte.

Proiektu hau aurrera eramateko Tolosako Don Boscoko Kimikako ikasleak izango dituzte lagun, ikasle guztien elkarlanaren ondorioz txanpu ezberdinak lortuko ditugu. Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

 

Hondartza Garbitzen

Monte Albertiako Estetika eta Edergintzako eta Ileapainketa eta Kosmetikako 1.mailako ikasleak, Zarauzko hondartza garbitzen egon dira goizean zehar. Bertan bildutako mikroplastikoak aztertu dituzte eta gaiaren inguruko hausnarketa momentua izan dute eguneroko errutinatik aterata. Monte Albertiako Lanbide Heziketako Agenda 30 taldeak eta Mater Museoak antolatutako ekintza izan da hau, ikasleei izugarri gustatu zaie eta espero dugu hurrengo urtean berriz errepikatzea.

Mila esker!

 

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

AUTODEFENTSA FEMINISTA ETA MASKULINITATEA LANTZEN.

Balioak 4.0 emakumearen ahalduntzea ardatz izanik, Erdi Mailako ikasleek Irina García eta Karlos Garcíaren eskutik, bi saiotan banatutako autodefentsa feminista eta maskulinitatea lantzeko tailerra jaso dute.

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

PARADISU Ihes-Gela

Irudi Pertsonaleko eta Aholkularitzako 2.mailako ikasleei, Orioko “Paradisu” ihes-gela frogatzeko gonbita egin zaie.

Bisita hau, iaz Monte Albertian Sorginlore Gizarte Elkartearkin eta Ikertze Kultur Elkartearekin elkarlanean garatu zen hezkidetza proiektuaren ondorioa da. Ihes-gelako jarduera doakoa da nahi duenarentzat, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Zuen ustez, zer aurkitu dugu proposatu diguten paradisuan?

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan