Monte Albertiako egunerokotasuna
Ezagutu MA-ko egunerokotasuna. Edertasun eta osasunaren arloei lotutako kezkak dituzten pertsona heterogeneoen eta sortzaileen komunitatea. Partekatu, ikasi eta esperimentatu Monte Albertian.
Atal honetan, gure ikastetxeko eguneroko bizitzan zer gertatzen den jakin ahal izango duzu: proiektuak, ekitaldiak, ikastaro berriak, kanpora egindako bisitaldiak, produktu berrien aurkezpenak, gure sektoreko profesional liderren masterclass-ak… Hitzez baino hobeto adierazten da horrela lanbidean egindako aurrerapena.

Martxoak 8 emakumearen nazioarteko eguna
/
0 Comments
M8, nazioarteko emakume langileen eguna aitzaki hartuta ikastetxean feminismo antiarrazistaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu aurten. Emakundeko kanpainak dion moduan “Ni feminista naiz” leloarekin bat egiten dugu eta azken urteotan antiarrazistak diren feministen ahotsak, ideiak nahiz hausnarketak eskolara ekarri nahi izan ditugu. Feminismoa egiteko bide, begirada eta ulermen ugari baitaude.

Ikasleek bigarren eskuko arropa merkatua jasangarritasunaren eta sormenaren erronka bihurtu dute
Iraunkortasuna sustatzeko eta kontsumo arduratsuaren garrantziaz kontzientziatzeko ahaleginean, Irudi Pertsonal eta Korporatiboko Aholkularitzako lehen urteko ikasleek eta Ile-apainketako Estilismo eta Zuzendaritzako bigarren mailako ikasleek erronka sortzailea gauzatu zuten Monte Albertian antolatutako bigarren eskuko merkatutik ateratako arropa erabiliz.

Estetika eta Edergintzako erdi mailako ikasleek belaunaldien arteko lotura sustatu dute Zarautzeko San Ana Egoitzan manikura solidarioak eskainiz.
Ikasleek egoiliarrei eskuak edertzea aitzakia hartuta balioetan murgildu ziren generazioen arteko lotura sustatuz. Bertan bizitako elkarrizketa eta maitasun partekatua nabarmentzekoa izan zen.

Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako ikasleak Monte Albertiaren izen aldaketan parte hartu dute
Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako heziketa-zikloko ikasleek modu aktiboan parte hartzeko aukera izan dute Monte Albertia ikastetxearen izen aldaketako prozesuan.

Monte Albertia |Erasmus+ Bekak
Monte Albertia LHIIko ikasle talde bat atzerrira doa praktikaldia egitera Erasmus+ beka baten bidez.

ZATOZ! Lanbide heziketa eta enplegu azoka
Datorren martxoak 12an, Azkoitiko Elkargunea Lanbide Heziketaren eta Enpleguaren agertoki bilakatuko da, ZATOZ! Lanbide Heziketa eta Enplegu Azoka. Aurtengoan, bigarren edizioa izango da. Aurreko urtean lehen edizioa Zarautzen ospatu zen.

San Sebastián eguna
Gure ikastetxeko erdi mailako Ile-apainketako taldeekin Azpeitian izan gara San Sebastian eguneko haurren danborradarako apainketa lanak egiten udaletxeko aretoan.

Termalismoko eta ongizateko goi-mailako ternikaria
2024-2025 ikasturte honetan, Monte Albertiako Termalismo eta Ongizateko goi-mailako zikloklo ikasleen lehen promozioak bukatuko du.

Eusko Skill lehiaketarako, ile-apaintzaile onenak aukeratzeko trebetasun froga!
Gure 13 ikasle trebeak, euren sormena, teknika eta ile-apainketarako grina erakutsi zuten. Bakoitzak bere abilezia eta estilo berezia erakusteko aukera izan zuen, eta izugarri ondo egin zuten!

Goi-mailako ziklo berria martxan: Karakterizazioa eta Makillaje Profesionala
Monte Albertian lehen aldiz ematen ari den ziklo hau efektu berezietan,…

Onkologia 360º proiektua
Gurekin batera, Lanbide Heziketako beste hiru ikastetxe elkarlanean…

LHko Izarraitz Institutuaren bisita
Joan den azaroaren 28an, Lanbide Heziketako Izarraitz Institutoko ikasleen bisita izan genuen ikastetxean. Diabetesari eta haren zainketei buruzko azalpenak aurkeztu ziguten.