Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Nondik dator?

1857ko martxoaren 8an ehungintzako emakume langileek New Yorken protesta martxa aintzindaria egin zuten, lan baldintza kaxkarrak salatzeko, eta poliziak bortizki zapaldu zuen aldarrikapena.

Mende erdi beranduago, 1908 martxoaren 8an, gertakari larrienetarikoa gertatu zen hiri estatubatuar berean. Ehungintzako sektoreko 40.000 emakume langileek greba hasi zuten sindikatuetara afiliatzeko eskubidea, haurren lana ezeztatzea, 10 orduko jardunaldia, gizonezkoen soldata berdina kobratzea eta lan baldintza osasuntsuagoak aldarrikatuz. New Yorkeko Cotton ehungintza fabrikako 129 emakume langileek fabrika bera okupatu zuten greba honen testuinguruan.

Enpresaren jabeak fabrikako ateak giltzapetu eta sute bat eragitea agindu zuen, langileak amore ematera behartzeko. Baina sutearen kontrola galdu eta emakumezkoak kiskaliak  izan ziren.

Ondorioz, martxoaren 8a Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna aldarrikatu zen. Clara Zetkin-ek (feminista historiko eta politikari komunista alemaniarrak) 1910eko Nazioarteko Emakume Sozialisten Biltzarrean martxoaren 8an Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna aldarrikatzea proposatu zuen, eta hala onartu zen.

Zergatik kolore morea?

Hipotesi ezberdinak  daude kolore morearen inguruan. Hedatuenetariko bat 1908ko martxo hartan, New Yorkeko Cotton fabrikan egiten ari ziren ohialak more kolorekoak zirela da. Emakumezko hauen gorpuak estaltzeko aurkitu zen ohial bakarra morea zela ere esaten da.

Eta guk zer egingo dugu?

Aurten Monte Albertian, aldarrikapenarekin bat eginez eta ikasleek baloreetan hezitzeko helburuz, Baloreen Txokoa sortzeko lehiaketa antolatu dugu. Sormenez eta aldarrikapenez betetako Txokoa nahi dugu. Oraingo honetan, bereziki EMAKUMEAREN AHALDUNTZEARI jarriko diogu begirada.  Aurkezten diren lanak ikusgarri jarriko ditugu egun batzuetan. Gonbidatuak zaudete!

 

 

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan
0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *