ZATOZ! Lanbide heziketako azoka

Aurten ere Monte Albertia LHIIk, ZATOZ! Urola Kosta eta Urola Erdia bailarako Lanbide Heziketa azokan parte hartu du.

Goiz partean eskualdeko ikastetxe ezberdinetako DBH eta Batxilergoko 650 ikasle izan ditugu bisitan. Bertan Lanbide Heziketa ezagutu eta ziklo ezberdinetako informazioa jaso dute. Oso aberasgarria izan da bertara gerturatu diren pertsonentzat aurrez aurre ikastetxean egunerokotasunean ikasleek egiten dituzten lanak ikusteko aukera izan dutelako.

Arratsaldean berriz, saioa interesa izan duten herritar guztiei zabalduta egon da. Horretaz gain, Laura Prada Ikaskuntza-Bitartekaria orientazio saioak ematen aritu da.

Jardunaldia eraginkorra eta etorkizunean emankorra izango delakoan, mila esker gerturatu zareten guztioi!!!!!!!!!!!!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Lanbide-praktiken garrantzia eta formatu duala laneratzeko orduan

Monte Albertia Lanbide Heziketako Zentroan badakigu gure ikasleek prestakuntza amaitu ondoren enplegua aurkitzeko gakoetako bat esperientzia praktikoa dela. Praktika profesionalek aukera ematen diete ikasleei eskuratutako ezagutzak benetako lan-ingurune erreal batean aplikatzeko, etorkizuneko karreran ezinbestekoak zaizkien trebetasunak garatuz. Esperientzia horrek konfiantza handitzeaz gain, abantaila ere ematen die lan-merkatuari aurre egitean.

Ikasgelako prestakuntza eta sektoreko enpresetako lana uztartzen dituen formatu duala ikasleak prestatzeko metodologia eraginkorrenetako bat da. Eredu horren bidez, gazteek prestakuntza integralagoa jaso dezakete, harreman zuzena baitute merkatuaren beharrekin eta eskaerekin. Gainera, ikasten ari diren bitartean enpresa batean lanean ari direnez, harreman profesionalen sare bat sortzeko aukera izango dute, heziketa-zikloa amaitzean laneratzea erraztuko diena.

Monte Albertian, gure ikasleei teoria eta praktika uztartzen dituen prestakuntza integrala eskaintzeko konpromisoa hartu dugu. Praktika profesionalei eta formatu dualari esker, gure ikasleek beren ezagutzak zabaltzeaz gain, lan-merkatuan sartzea errazten dien esperientzia erreala ere eskuratzen dute. Erronka profesionalei aurre egiteko orduan, aukera horrek aukera ematen die hobeto prestatuta egoteko, irudi pertsonalaren sektorean kontaktu baliotsuak ezartzen dituzten bitartean.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

On-kologia 360º jardunaldi zientifikoa: Lanbide heziketa onkologia-ongizatearen zerbitzura

Donostia, 2025eko martxoaren 10a. On-kologia 360º: Minbizia zaintzen eta bizitzen jardunaldi zientifikoak aditu ugari bildu ditu gaur Donostiako Eraikin Onkologikoan, minbiziak jotako pertsonen ongizate integrala lantzeko. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatu du ekimena, eta Monte Albertia, Plaiaundi, Inmakulada eta ESCIVI Lanbide Heziketako ikastetxeek garatu dute. Jardunaldian, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea, Katxalin, Asgicer, Aspanogi, Agadelprise, Iñurri eta Osakidetza bezalako elkarteen lankidetza izan da.

Ekitaldiaren inaugurazio ofiziala Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Eraldaketa Digital eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendari Inge Gorostiagak, Osasun Sailburuordetzako Osasun Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazio Zuzendari Gontzal Tamayok eta Gizarte Zerbitzuen, Komunitate Ekintzaren eta Auzoen Zinegotzi Ordezkaria Maria Jesus Idoetak egin dute, eta jardunaldiaren antolatzaileei eskerrak eman dizkiete, minbizia duten pazienteen ongizatea ardatz duen ekimen bat aurrera eramateagatik.

Jarraian, Laura Basterretxea Badiolak, Gipuzkoako Onkologiako GKUko onkologoak, gaixotasuna testuinguruan jarri du, eta horri buruzko datuak eman ditu.

Jardunaldia lau bloke nagusitan egituratu da, pazienteen ongizatea hobetzeko helburuarekin:

Ongizate psikologikoa: Maite Arrillaga psikiatrak, Paula Reguera psikologoak eta Alazne Apalantza fisioterapeutak minbiziari aurre egiteko emozionalki erresilienteak izateko gakoak azaldu dituzte.
Ongizate fisikoa: Silvia Lobato erizainak, Garbiñe Aizpuru nutrizionistak, Olatz Etxebeste eta Jurgi Zulaika fisioterapeutek, eta Jon Madinabeitia kirol hezitzaileak ariketa fisiko egokitua, elikadura eta tratamenduetan zehar gorputzaren zaintza nola egin azaldu dute.
Irudi pertsonala: Verónica Cazalis estetistak, Patxi Díaz Luis Díaz ileordeen jabeak eta Eugenia Arrieta mikropigmentazio espezialistak, pazienteen irudia eta autoestimua hobetzeko teknikak eskaini dituzte.
Gizartean sareak sortzen: Bloke honetan, Maddi Saizarbitoria gizarte-langileak eta aurretik aipatutako elkarteetako ordezkariek laguntza sareen garrantzia azpimarratu dute. Horrez gain, paziente eta senideek ere parte hartu dute.

Jardunaldi hau abiapuntu izan da etorkizunean argitaratuko diren baliabide praktikoak garatzeko, eta hauek webgunean eskuragarri egongo dira: www.onkologia360.com. Gainera, hurrengo asteetan minbizia duten pazienteei eta senideei zuzendutako tailer espezializatuak antolatuko dira.

Ekitaldi honek erakusten du Lanbide Heziketak konpromiso soziala eta berrikuntza osasunaren zerbitzura jarri nahi dituela, eta bere ikasketa-zikloetan minbizia duten pertsonei laguntzeko ezagutza txertatzen ari dela.

📍 Informazio gehiago: www.onkologia360.com

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Martxoak 8 emakumearen nazioarteko eguna

Askotarikoak dira gure jendartean eskubide urraketak eta Monte Albertia LHko zentruan kontziente gara sexua, generoa, klasea, arraza, adina edota aldagai ezberdinen ondorioz diskriminazio egoerak bizi ditugula egunerokoan.

Hori dela eta M8, nazioarteko emakume langileen eguna aitzaki hartuta ikastetxean feminismo antiarrazistaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu aurten. Emakundeko kanpainak dion moduan “Ni feminista naiz” leloarekin bat egiten dugu eta azken urteotan antiarrazistak diren feministen ahotsak, ideiak nahiz hausnarketak eskolara ekarri nahi izan ditugu. Feminismoa egiteko bide, begirada eta ulermen ugari baitaude.

Bizikidetza eta berdintasuna lan taldean gaian sakontzeko irakurgai interesgarria proposatu dugu: “Hija de inmigrantes”. Safia El Aadman egileak idatzitako eleberri esanguratsua. Bera idazle eta aktibista gaztea da, sareetan @hijadeinmigrantes gisa kolaboratzen du eta arrazismoaren kontrako kanpaina sozial ugari martxan jarri ditu azken urte hauetan: besteak beste, #votaresunderecho, #tecedomivoto, #votaresunprivilegio, #tecedounacita, #compraantirracista eta gisakoak. Berak dioen moduan: “ me he dado cuenta que la asimilación ha sido una de las consecuencias del racismo que vivimos muchas hijas de inmigrantes. Por eso, creo importante reivindicar mi identidad como amazigh y defiendo mis raíces.”

Izan ere, sustraiak garrantzitsuak dira guztiontzat eta hari horri tiraka, Monte Albertiako komunitateko kideen jatorria(k) ikertzeko galdetegia sortu dugu. Modu horretan, gure eskola zein/zenbat herrialderekin dagoen elkarlotua jakin nahi dugu, zenbat hizkuntza ezagutzen ditugun bertan, zein den eskolako eleaniztasun egoera. Horrez gain, gure eskolako partaideek pairatzen dituzten diskriminazio eta eskubide urraketak ezagutu nahi ditugu, bertakoen eta atzerritik etorritakoen artean dauden aldeak ezagutu eta jabetu.

Oraingo honetan, eleberri interesgarri hau irakurtzea proposatzen dizugu eta feminismoan nahiz berdintasun gaietan murgiltzera deitu: parte hartu Martxoak 8ko ekimenetan, segi dezagun berdintasuna ereiten.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan