
LEIRE CABALLERO
ESTETIKA ETA EDERGINTZA TEKNIKARIA
ESTETIKA INTEGRAL ETA ONGIZATEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA
HEZIKETA DUALA
EUSKOSKILLS-EKO IRABAZLEA & SPAINKILLS-EN PARTEHARTZAILEA (BRONTZEZKO DOMINA)
Nola ikusi duzu zure burua Monte Albertian?
Hasiera-hasieratik inguruko pertsona guztiak gertukoak zirela sentitu nuen. Laguntza behar izan dudan guztietan norbait gertu zegoen. Oso estimatua eta maitatua sentitu naiz.
Zer eman dizu Monte Albertia zentroak?
Nire buruarengan konfiantza izaten lagundu dit. Jakina, ikasteko asko dagoela eta lan egiteko modu desberdinak daudela ikusarazi dit.
Zergatik aukeratu zenuen Monte Albertia ikasketa hauek egiteko?
Oso ondo hitz egin zidaten zentroaz. Hasieran, etxetik urrun egoteak atzera botatzen zidan, baina zentro berean goi-mailako eta erdi-mailako zikloak egiteko eta hauek gainera euskaraz emateko aukera nuenez, Monte Albertia aukeratu nuen bi aldiz pentsatu gabe. Ez naiz damutzen.
Erasmus bekari esker Maltan egon zinen. Zer moduzko esperientzia oroitzen duzu?
Hasieran beldur asko nituen ohituretara eta janarira egokitzeko, dena berria zen. Gainera, ni adingabea nintzen eta inoiz ez nuen hainbeste denboran bakarrik eman. Gaur egun esperientzia hura gogoratzen dudanean, une eta esperientzia politak besterik ez datozkit burura, berriro egingo nuke.
Zure garapenari dagokionez, zer eman dizu Erasmus bezalako beka batek? Garrantzitsua izan da?
Erasmus+ bekarekin inoren laguntzarik gabe aurrera egiten eta autonomoagoa izaten ikasi dut. Gainera, nire ingelesa maila ere nabarmenki hobetu dut. Nire ustez denok izan beharko genuke Erasmus bezalako beka bat ikasteko aukera; esperientziaz gozatzeko baina, batez ere, norberaren burua ezagutu eta garatzeko.
Zer nabarmenduko zenuke Euskoskills eta Spainskills txapelketetan lortutako esperientziatik?
Ikasitako guztia eta irakasleen laguntza azpimarratuko nituzke. Irakasleak nigan pendiente egon izana edota gauza batzuk espreski niretzat azaltzea… ikaskuntza intentsibo bat izan zen. Irakasle guztiek laguntzen zidaten eta beren animo eta atentzioak benetan ez du preziorik, batez ere nire Skills tutore Nagore azpimarratu nahiko nuke.
Zer ekarri dizu Skillsen egin duzun ibilbideak?
Skillsen partaidetza eta lortutako postua, bai Euskoskillsetan eta baita Spainskillsetan, nire kurrikuluma indartzen eta sustatzen lagundu dit. Gainera, gaur egun lanean nabilela, asko nabaritzen dut beti perfekzioaren bila ibiltzen naizela. Puntualtasuna ere betetzen dudan faktorea da eta uneoro, tartetxoetan espazioa txukuntzeari ekiten diot. Teknikoki ere asko nabaritzen dut, irakasle bakoitzak emandako trikimailu guztiak ere praktikan jarri ditzaket gaur egun.
Zer ekarpen egin dizu heziketa dualak zure ikasketa-ibilbidean?
Eskolan beti gauzak ondo egiten eta txukuna izaten irakasten digute. Egia da bezeroez ere arduratzen garela eta lan-munduarekin harremanetan jartzeko aukera izaten dugula, baina, azken finean, lan-munduan praktikoa eta azkarra izaten lortu dut. Heziketa Dualak irakatsi dit hori eta horri esker, esperientzia handia jaso dut enpresan.
Heziketa dualak eraginik izan al dezake zure karrera profesionalean?
Noski. Dualean, ikasteaz gain, oso garrantzitsua da gauzak ondo eta ordenaz eramatea, zure arduradunek ikasteko eta lan egiteko prest zaudela ikusi behar dute. Enpresan denbora bat eman ondoren, lanean ondo ari zarela ikusarazten baduzu, beste enpresa batzuek zutaz ondo hitz egitea lortu dezakezu eta leku gehiagotan aukerak lortu ahal izango duzu.
Monte Albertia gomendatuko zenuke? Zergatik?
Zalantzarik gabe, nire kasuan estetika izan da eta uste dut ikasteko zentrorik onena dela. Lehen unetik gogoa duzula ikusten dutenean, ikastetxeko kide guztiek asko laguntzen dizute, aukera berriak ematen dizkizute eta esperientzia desberdin asko bizitzeko aukera ematen dizute. Egun txar bat behar nuenean edo laguntza behar izan dudanean beti egon da norbait laguntzeko prest eta zure animoak igotzen, eta horrek niretzat ez du preziorik. Irakasle guztiek hurbiltasuna eta konfiantza transmititzen dute eta horrek hasieratik babes handia eman dit.
Monte Albertiako ibilbidearen zein bi gauza nabarmenduko zenituzke?
Oso zaila egiten zait bi gauza bakarrik nabarmentzea, egia esan, gauza on asko eramaten ditut Monte Albertiatik. Aukeran, Spainskillsen ibilbide osoa (entrenamendua, gaitasuna eta ondorengo ospakizuna) eta, oro har, irakasle guztiekin izan dudan kidetasunarekin gelditzen naiz. Dudarik gabe, nire ikasketen lau urterik onenak Monte Albertian eman ditut!