2020ko XIV. Urratsbat Sariak

“MIMAI” estetika zentroak zerbitzu-enpresa onenaren saria irabazi ostean, Caixa Fundazioaren eskutik 2.500 euro jaso ditu.

Lanbide Heziketako Ekintzailetzaren esparruan, Tknikako Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa Arloak Urratsbat programaren barruan sortutako enpresentzako sariak antolatzen ditu urtero.

COVID 19ren egoeraren aurrean, parte hartu dituzten enpresen 18 sustatzaileek beren Enpresa Planaren deskribapena eta defentsa egin dute bideo-konferentzia bidez.

Donostiako Tolosa Etorbideko 15. zenbakian dagoen “MIMAI” estetika zentroa, 2018ko abenduan inauguratu zen. Bere sustatzailea, Maider Toledo, Zarauzko CIFPS Monte Albertia LHIIko ikasle ohia da eta estetikako goi-mailako teknikariaren titulua lortu ondoren, bekain eta betileentzako tratamenduen bidez begirada perfektua indartzeko erabaki zuen estetika zentro hau irekitzea.

Depilazio zaharrengatik edo gaixotasunengatik bekainak galdu dituzten pertsonei mikroblading tratamendu berritzailea ezartzen diete, bekain perfektu eta hiperrealistak sortuz.

Urratsbat programa duela 20 urte baino gehiago sortu zuen Hezkuntza Sailak. Honetan, ekintzailearen bide neketsuan murgiltzeko behar diren tresnak nahiz langile espezializatuak enpresa bat sortzeko interesa duen ikaslearen eskura jartzen ditu.

Argazkia honetan, saritutako enpresaren sustatzaile Maider Toledo eta Monte Albertiako URRATSBAT programaren dinamizatzailea Amaya Oñederra ikusten ditugu.

Urratsbat Zerbitzuaren Enpresa Onena Bideoa

Zalantzak dituzu? Ezagutu nahi gaituzu?
0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *