Ongi Etorri Itxaso! Jadanik hilabete gurekin! Benetan plazer bat da guretzat!

Ekainaren 24an, Itxasok bere praktikak hasi zituen Monte Albertia LHIKn, Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren barruan. Egun batzuk lehenago, zuzendaritzak eta zentroko gainerako langileek ongietorri ezin hobea egin zioten.

Itxaso urduri agertu zen, baina gogo biziz esperientzia berri hau hasi eta trebatzen jarraitzeko.

Praktiketan, hainbat lan egingo ditu ikastetxean, hala nola fotokopiatzea, eskaneatzea, liburuak forratzea, koadernatzea edo dokumentazioa suntsitzea idazkaritza-sailerako, eta ile-apainketako eta estetikako tailerretan irakasleei laguntzen ere ibiliko da.

CIFP Monte Albertia LHHI Gipuzkoako ikastetxe publiko bakarra da ile-apainketako eta estetikako erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntzan espezializatua. Ikaslan Gipuzkoako (Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea) 23 ikastetxe sareko parte da CIFP Monte Albertia LHII eta Pauso Berriak Programara (Atzegi + Gureak) batu da, aurrez beste ikastetxe batzuk egin zuten moduan: CIFP Armeria Eskola LHII, Leizaran Institutoa, CIFP Tolosaldea LHII, CIFP Bidasoa LHII , CIFP Don Bosco LHII eta CIFP Blas de Lezo LHII Programarekin, Jaione, Mikel, Iñaki, Jesus, Martin eta Jean Carlosen esperientzien bidez parte hartuz, hurrenez hurren.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Norari eta Mireni eman diguten bultzadagatik eta CIFP Monte Albertia LHHIko taldeko kide guztiei, Itxasori egindako harreran erakutsi duten ilusio eta maitasunagatik.

Eta zuri Itxaso esperientzia berri honetan zorterik onena opa dizugu!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *