Monte Albertiak Musical Bretxan kolaboratu du

LHII Monte Albertiak, Oihan Vega eta Valen Monuxek zuzendutako Bretxa musikalean hartu du parte urtarrilaren 13, 14 eta 15ean Victoria Eugenia antzokian. Musikala, Toti Martinez de Lezea idazlearen Bretxa nobelan oinarritzen da. 150 artistek hartu dute parte oholtzan zeinetan aktoreez gain, 30 pertsonez osatutako orkesta, bi koru eta dantza talde bat ere aurkitzen diren.

 

Monte Albertia LHII izan da karakterizazio lanaren arduraduna eta bertan, Estetika, Ileapaindegi eta Aholkularitza zikloko 50 ikasle eta irakaslek jardun dute lanean 3 egunetan zehar.

 

Bergarako Antzerki Musikalak ekoiztutako musikal honetan 1813an Donostian gertatu zen sarraskia kontatzen da. Ejertzitu aliatuak (Ingalaterra, Espainia eta Portugal) Donostia inguratu du frantziarrak kanporatzeko asmoz eta Maritxu, protagonista, kale nagusian duen bere txokolate denda zaintzen geratu da Marina alabarekin batera. Erabaki hori larrutik ordainduko du ordea. Emakumeek Donostiako pasarte ilun horretan jasandakoa, euren ikuspuntutik kontatuko digute; soldadu aliatuen eskuetan pairatutako bortxaketak eta indarkeriaz gain, kontakizun pertsonalak eta historian zehar emakumeek gure  gizartean izan duen paper garrantzitsua azpimarratzen dira.

180 minutu irauten dituen musikala, erronka izateaz gain, aukera paregabea izan  da gure ikasleek ikasitakoa erakutsi  eta batez ere, euren talentua azalarazteko. Zalantzarik gabe, guzti hau ezinezkoa izango zen irakasleen etengabeko laguntza eta profesionaltasunik gabe.

Mila esker guztioi

 

 

 

 

¿Tienes dudas? ¿Quieres venir a conocernos? Contáctanos
0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *