2020ko Monte Albertiako Online Ate Irekien Jardunaldiak

Gaur egungo osasun-egoera dela eta, gure Ate Irekien Jardunaldien egutegia eta formatua aldatu behar izan ditugu.

Horregatik, ikastetxeko heziketa-zikloren bat egin nahi duten ikasleetako bat bazara, Online Ate Irekien egunetara apuntatzeko gonbita egiten dizugu: maiatzaren 18ra (astelehena), 19ra (asteartea), 20ra (asteazkena) eta 21era (osteguna).

Hala, Online Topaketak antolatu ditugu Monte Albertiako prestakuntza-proiektua, ikastetxeko zuzendariak, komunikazio-arduradunak eta heziketa-zikloetako irakasleek osatutako taldea ezagutzeko aukera izan dezazuen. Talde horrek nor garen eta nola egiten dugun lan azalduko dizu eta zure zalantzak argitzeko aukera izango duzu ere. Izan ere, hastear duzun ikasle-etapa berri honi buruz dituzun galdera guztiak egin ahal izango dituzu.

Zatoz eta ikasturte berrian zain duzun guztia ikusi ahalko duzu. Gure Ate Irekien Jardunaldietan Monte Albertiak ikasi nahi izan duzun horretan presta zaitzakeela eta gaur egun lan-sektoreak eskatzen duen profesionala izateko behar duzun bultzada eman diezazukeela ikusiko duzu.

ATE IREKIETARA joateko, interneteko konexioa besterik ez duzu behar. Software ireki batekin lan egiten dugu eta esteka baten bidez sartu ahal izango zara. Esteka hau izena ematean emango dizugu.

Ate Irekien Egutegia:

ERDI-MAILAKO ZIKLOA: Ile-apeinketako eta kosmetikako teknikaria > Astelehena 05/18/, 18:00h

ERDI-MAILAKO ZIKLOA: Estetika eta edergintza teknikaria > Asteartea 05/19/, 18:00h

GOI-MAILAKO ZIKLOA: Estetika integral eta ongizateko goi mailako teknikaria > Asteazkena 05/20, 18:00h

GOI-MAILAKO ZIKLOA: Ile-apainketako estilismoko eta zuzendaritzako goi mailako teknikaria > Osteguna 05/21, 18:00h.

Online Ate Irekien Jardunaldietan izena ematea eta informazio gehiago

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *