Orientazio Eta Urratsbat Sentsibilizazio Jardunaldiak

Urtarrilean zehar, Ekintzailetzaren Orientazio eta Sentsibilizazio Jardunaldiak egin dira Zarauzko  CIFP Monte Albertia LHII-n. Saio hauek ikastetxeko Orientazio Proiektuaren arduradunak, Ainhoa Urdangarinek eta ikastetxeko Urratsbat Programaren arduradunak, Amaya Oñederrak eman dituzte.

Saio hauetan Ile-apainketako eta Estetikako Erdi- eta Goi-Mailako Zikloetako 2. Mailako 61 ikaslek parte hartu dute.

COVID-19 pandemiak behartutako murrizketen ondorioz, egindako 7 saioetan segurtasun-neurri eta distantzia mantendu dira, gel hidroalkoholikoaren eta musukoen erabilera ere bermatu da hauetan.

Egoera ez-ohikoa alde batera utziz, ikasleek 8,75-eko puntuazioarekin baloratu dituzten saio interesgarriez gozatu ahal izan dute.

* EDP-ko 2. Mailako ikasleen eta saioetako irakasleen talde-argazkia.

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan
0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *