Martxan da Ikaskuntza Bitartekaritza zerbitzua Monte Albertian

Aurreko ikasturtean bezala, Ikaslan Gipuzkoak Urola Kostako Ikaskuntza Bitartekaritza zerbitzua jarri du martxan. Zarautzen eskainiko da, zehazki gazte Informazioko Bulegotan eta zerbitzu hau 2021eko abendutik martxan dagoen arren, aurtengo uztailaren amaierara arte egongo da denon eskura.

Guztiz doakoa da eta helburua herritarrei Lanbide Heziketako ikastetxeetan eskaintzen diren ikastaroen berri ematea eta bizialdi osoko ikaskuntza sustatzea da.

Ikastaro ugari eskainiko dira Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxeetan, eta eskualdeko bizilagunen eskura jarriko da honen inguruko informazio guztia. Izan ere, prestakuntza mota guztiei buruzko informazioa eskainiko da, bai formala eta egiaztagarria, ez-formala eta egiaztaezina, bai etengabeko ikaskuntzaren prozesuari buruzkoa, etab.

Informazio gehiagorako jo hona.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan
0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *