Termalismoko eta ongizateko goi-mailako teknikaria
Gustokoak dituzu kirola eta ongizatea? Irudi pertsonala zaintzea gustatzen zaizu? Ongizatearen eta osasunaren sektorean interesa duzu? Jarraian, termalismoaren eta ongizatearen Goi-Mailako gradu honi buruz beharreko guztia aurkituko duzu.
Eskola-aldia
IRAILETIK EKAINERA
Iraupena
2 URTE (2000 ORDU)
(2 IKASTURTE AKADEMIKO)
ASTEAN 30 ORDU
09:00ETATIK 15:30ETARA
Ereduak
A (GAZTELANIAZ)
D (EUSKARAZ))
Tituluak
GOI-MAILAKO TITULUA. EUSKO JAURLARITZAREN TERMALISMOKO ETA ONGIZATEKO TEKNIKARIAREN LANBIDE-HEZIKETAKO TITULU OFIZIALA.
Baldintzak
BATXILERGOKO TITULUA.
LANBIDE HEZIKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUA
GOI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOETARA SARTZEKO PROBA EDO UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBA 25 URTETIK GORAKOENTZAT.
Prestakuntza 2.000 irakastorduko bi ikasturtetan banatzen da. Ikasturte horiek honako irakasgai-programa honekin aurkezten dira:
LEHEN MAILA
KODE ETA IRAKASGAIAK
0179 Ingelesa
0212 Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta premiak
0747 Masaje estetikoa
1136 Egoera fisikoa baloratzea eta istripuen esku hartzea
1151 Egokitzapen fisikoa uretan
1648 Laneko prestakuntza eta orientabidea
KODE ETA IRAKASGAIAK
132
132
231
198
198
99
BIGARREN MAILA
KODE ETA IRAKASGAIAK
0745 Estetika hidrotermala
1123 Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak
1124 Talde-dinamizazioa
1152 Hidroklinesia-teknikak
1649 Enpresesa eta ekimen sortzailea
1647 Termalismo eta ongizate proiektua
1650 Lantokiko prestakuntza
KODE ETA IRAKASGAIAK
140
140
120
140
60
50
360
Irakasleak
Zentro honen benetako funtzionamendua ez litzateke bideragarria izango Monte Albertian lan egiten duten 40 pertsonen konpromiso profesional eta gizatiarrik gabe. Izan ere, tratu pertsonalizatua ezinbestekoa da prestakuntza-sistema batean. Irakasletza prestakuntza-arlo desberdinetan kualifikazio handia duen talde batek osatzen du.
Irteera Profesionalak
Hauek dira okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak:
– Tratamendu estetiko integraletako teknikaria.
– Spa eta bainuetxeetako zuzendari teknikoa.
– Aisialdiko monitorea.
– Ur-instalazioetako soroslea.
– Teknika hidroestetikoetako espezialista.
– Masaje estetikoetako teknikaria.
– Drainatze linfatiko estetikoko teknikaria.
– Egokitzapen fisikoko eta hidrokinesiako jardueren koordinatzailea.
– Hidrokinesiako eta gorputzaren zaintzako taldeen instruktorea.
Testigantzak
Graduak egiten ari diren edo dagoeneko gure ikastetxetik igarotakoak diren ikasleek bertatik bertara azalduko dizute ikastetxean eta bertatik irten ondorengo esperientzia. Baita Erasmus+, EUSKOSKILLS etab.-etan izandakoak.
“Monte Albertian oso gustura eta mimatuta sentitzen naiz. Monte Albertia ikastetxeak gauza onuragarri asko eman dizkit: lanerako prestakuntza akademiko handia, estetika eta ile-apainketako ezagutza handia, atzerrira joateko aukera eta atzerrian bizitzeko ohiturak eta hainbat lan-teknika ezagutzeko aukera ere ekarri dizkit. Egia esan,Monte Albertia zentroa mila aldiz gomendatuko nuke, batez ere hurbiltasun eta konfiantzagatik eta laneko prestakuntza akademikoagatik.”
ESTETIKA INTEGRAL ETA ONGIZATEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA ILE-APAINKETAKO ESTILISMOKO ETA ZUZENDARITZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA ILE-APAINKETAKO ETA KOSMETIKAKO TEKNIKARIA
“Monte Albertia asko gustatzen zait. Iaztik daramat gustuko gaiak ikasten, etxean bezala sentitu naiz. Euskoskills-en parte hartzea ahaztezina izan da. Txapelketaren aurreko prestakuntza azpimarratuko nuke, asko ikasi dut; batez ere nire buruaz, bakarrik lehiatu behar izan dut eta.”
ILE-APAINKETAKO, ESTILISMOKO ETA ZUZENDARITZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA ILE-APAINKETAKO ETA KOSMETIKAKO TEKNIKARIA ERASMUS + EUSKOSKILLS-EKO IRABAZLEA & SPAINKILLS-EN PARTEHARTZAILEA
“Monte Albertian oso estimatua eta maitatua sentitu naiz. Laguntza behar izan dudanean beti egon da norbait laguntzeko prest. Erasmus+ bekarekin inoren laguntzarik gabe aurrera egiten eta autonomoagoa izaten ikasi dut. Gainera, nire ingelesa maila ere nabarmenki hobetu dut! Ondoren, prestakuntza dualari esker, lan-eremuaren zentzu praktikoa eta lan egiteko azkartasuna ikasi ditut.”
ESTETIKA ETA EDERGINTZA TEKNIKARIA ESTETIKA INTEGRAL ETA ONGIZATEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA HEZIKETA DUALA EUSKOSKILLS-EKO IRABAZLEA & SPAINKILLS-EN PARTEHARTZAILEA (BRONTZEZKO DOMINA)
¿Quieres saber cómo es Monte Albertia? ¿Te gustaría ver un día normal en MA? Recorre el centro en un día cualquiera.
Inskripzioak
AURRE-MATRIKULA
Aurrez izena emateko prozesua Internet bidez egin behar duzu.
Epeak ezagutzeko, Monte Albertian kontsultatu.
BALDINTZAK
Monte Albertian konstultatu
ERASMUS BEKA ESKURATZEKO AUKERA BIGARREN MAILAN
Zalantzak dituzu? Ezagutu nahi gaituzu?
Zalantzak izatea edo zentroa ezagutzeko jakin-mina eta beharra sentitzea normala da. Nolabait zure etorkizuna markatuko duen erabakia da, beraz, harremanetarako aukera guztiak eman nahi dizkizugu.