Ane Zuloagari elkarrizketa: Monte Albertiako Goi Mailako Zikloko Estetikako ikasle ohia

Ane Zuloaga Monte Albertiako ikasle ohia da, eta Estetikako Goi Mailako Zikloa egiten ari da. Jarraian irakurriko duzuen elkarrizketa honetan, Anek 3 galdera erantzun ditu, non lehen pertsonan MAn ikasketak egitera zerk bultzatu duen eta nola sentitzen den ezagutu ahal izango dugun.

Energiaz eta ilusioz betetzen gaituen kasu arrakastatsua!

Ane Zuloagak, betidanik izan du masajearen munduan murgiltzeko interesa eta jasotako formakuntzarekin eta lortutako lan esperientziarekin Sena Masaje Zentroa sortu du.

Proiektua gertuagotik ezagutzeko, Tolosan izan gara Rondilla kalea 25ean kokatuta dagoen zentruan.

Nor da Ane Zuloaga?

Bere ametsa errealitate bihurtu duen gazte bat naiz. Betidanik izan dut pertsonen ongizatean interesa, eta ikasketak aukeratu behar nituenean, Fisioterapia eta Estetika Integrala eta Ongizatea nituen buruan. Azkenik, Estetikako Goi Mailako zikloa egitea erabaki nuen, eta esan dezaket aukeraketa ona egin nuela. Lehenengo mailan, masajeko moduluan, Lucía Telleria irakaslearekin, garbi ikusi nuen masajea gogoko nuela eta nire ibilbide profesionala arlo horretan jorratzea gustatuko litzaidakeela. Berak transmititu zidan masajearekiko “maitasuna” eta behin Zikloa amaitu nuenean Monte Albertia Ikastetxean, etengabe formatzen jarraitu dut. Arlo ezberdinetan jaso dut formakuntza: kiromasajean, drainatze linfatikoan (Vodder metodoa), oinetako erreflexologian… Teknika horien osagarri moduan, medikuntza Aiurbedikoan eta Bach loreetan nago espezializatua besteak-beste.

Noiz erabaki zenuen zure enpresa irekitzea?

Pandemia garaian lanik gabe gelditu nintzen, eta orduan hasi nintzen nire enpresa sortzeko aukera baloratzen. Aurrez, estetika zentru batean nenbilen lanean eta asko ikasi nuela esan behar dut. Hor hasi nintzen, enpresa nirea balitz, zerbitzuak nola eskainiko nituen irudikatzen. Prozesu guzti honetan asko ikasi dut, ondo irten diren gauzetatik eta baita gaizki irten direnetatik ere, agian azken hauetatik gehiago. Nire familiaren, Urratsbat programaren eta Tolosaldeako Garapen Agentziaren laguntza uneoro izan dudala esan behar dut. Nire enpresa propioa dudala eta pixkanaka pixkanaka leku bat egiten ari naizela masajearen alorrean esan dezaket. Orain, erabakiak nik hartzen ditut eta ni naiz nire denboraren jabe.

Zein da Sena Masaje Zentroak eskaintzen duen balio erantsia?

Pertsonekin konektatzea klabea dela deritzot, eta horretarako ezagutza prozesu bat egiten dut elkarrizketa baten bidez. Nire lana entzutea da, ulertzea. Bestalde, gorputzak hitz egiten du, eta ni, gorputzak diona ondorioztatzen saiatzen naiz. Masaje bakoitzaren atzean pertsona bat dago, bakoitza bere bizipenekin. Zentrora etortzen den orori, berezi sentiarazten laguntzen diot, barruan duen hori kanporatzen. Pertsonak ahalduntzen saiatzen naizela esan dezaket. Presarik gabeko espazio bat da Sena Masaje Zentroa, zentzumenen masajearen bidez norbera bere buruarekin  elkartzeko gunea.

Anek, berarekin egon garen tartean transmititu diguna, bere profesioarekiko pasioa eta pertsonak zaintzeko grina izan da. Hitzordu bat erreserbatzeko gogoz irten gara. Bejondeizula!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan
0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *