Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Nondik dator?

1857ko martxoaren 8an ehungintzako emakume langileek New Yorken protesta martxa aintzindaria egin zuten, lan baldintza kaxkarrak salatzeko, eta poliziak bortizki zapaldu zuen aldarrikapena.

Mende erdi beranduago, 1908 martxoaren 8an, gertakari larrienetarikoa gertatu zen hiri estatubatuar berean. Ehungintzako sektoreko 40.000 emakume langileek greba hasi zuten sindikatuetara afiliatzeko eskubidea, haurren lana ezeztatzea, 10 orduko jardunaldia, gizonezkoen soldata berdina kobratzea eta lan baldintza osasuntsuagoak aldarrikatuz. New Yorkeko Cotton ehungintza fabrikako 129 emakume langileek fabrika bera okupatu zuten greba honen testuinguruan.

Enpresaren jabeak fabrikako ateak giltzapetu eta sute bat eragitea agindu zuen, langileak amore ematera behartzeko. Baina sutearen kontrola galdu eta emakumezkoak kiskaliak  izan ziren.

Ondorioz, martxoaren 8a Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna aldarrikatu zen. Clara Zetkin-ek (feminista historiko eta politikari komunista alemaniarrak) 1910eko Nazioarteko Emakume Sozialisten Biltzarrean martxoaren 8an Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna aldarrikatzea proposatu zuen, eta hala onartu zen.

Zergatik kolore morea?

Hipotesi ezberdinak  daude kolore morearen inguruan. Hedatuenetariko bat 1908ko martxo hartan, New Yorkeko Cotton fabrikan egiten ari ziren ohialak more kolorekoak zirela da. Emakumezko hauen gorpuak estaltzeko aurkitu zen ohial bakarra morea zela ere esaten da.

Eta guk zer egingo dugu?

Aurten Monte Albertian, aldarrikapenarekin bat eginez eta ikasleek baloreetan hezitzeko helburuz, Baloreen Txokoa sortzeko lehiaketa antolatu dugu. Sormenez eta aldarrikapenez betetako Txokoa nahi dugu. Oraingo honetan, bereziki EMAKUMEAREN AHALDUNTZEARI jarriko diogu begirada.  Aurkezten diren lanak ikusgarri jarriko ditugu egun batzuetan. Gonbidatuak zaudete!

 

 

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

ERASMUS+ 21/22 irakasleentzako bekak

Ekainaren 18an , CIFP Monte Albertia LHII-ko hiru irakasle Milan-eko ile-apaindegi eta estetikako enpresak ezagutzera abiatu ziren. Horretarako, irakasleentzako ERASMUS+ Mugikortasun programa eskaintzen duen beka aprobetxatu zuten.

Irakasleak 5 eguneko egonaldia egin dute Milanen, eta HERMES CLINIQUE estetika zentroaren eta ESSENCE HAIR SPA ile-apainketaren funtzionamendua eta teknika berritzaileak ezagutu dituzte.

Egonaldi honek gure ikastetxeak atzerrian kontaktu berriak egiteko aukera eman digu, zalantzarik gabe interesgarria etorkizunean gure ikastetxean izango ditugun Erasmus plus-eko ikasleak bidaltzeko .

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ongi Etorri Itxaso! Jadanik hilabete gurekin! Benetan plazer bat da guretzat!

Ekainaren 24an, Itxasok bere praktikak hasi zituen Monte Albertia LHIKn, Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren barruan. Egun batzuk lehenago, zuzendaritzak eta zentroko gainerako langileek ongietorri ezin hobea egin zioten.

Itxaso urduri agertu zen, baina gogo biziz esperientzia berri hau hasi eta trebatzen jarraitzeko.

Praktiketan, hainbat lan egingo ditu ikastetxean, hala nola fotokopiatzea, eskaneatzea, liburuak forratzea, koadernatzea edo dokumentazioa suntsitzea idazkaritza-sailerako, eta ile-apainketako eta estetikako tailerretan irakasleei laguntzen ere ibiliko da.

CIFP Monte Albertia LHHI Gipuzkoako ikastetxe publiko bakarra da ile-apainketako eta estetikako erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntzan espezializatua. Ikaslan Gipuzkoako (Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea) 23 ikastetxe sareko parte da CIFP Monte Albertia LHII eta Pauso Berriak Programara (Atzegi + Gureak) batu da, aurrez beste ikastetxe batzuk egin zuten moduan: CIFP Armeria Eskola LHII, Leizaran Institutoa, CIFP Tolosaldea LHII, CIFP Bidasoa LHII , CIFP Don Bosco LHII eta CIFP Blas de Lezo LHII Programarekin, Jaione, Mikel, Iñaki, Jesus, Martin eta Jean Carlosen esperientzien bidez parte hartuz, hurrenez hurren.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Norari eta Mireni eman diguten bultzadagatik eta CIFP Monte Albertia LHHIko taldeko kide guztiei, Itxasori egindako harreran erakutsi duten ilusio eta maitasunagatik.

Eta zuri Itxaso esperientzia berri honetan zorterik onena opa dizugu!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Lotzen sariak Donostiako Aquariumean

Maiatzaren 20an Donostiako Aquarium- en 2022 Lotzen Saria ospatu zen, eta gure ikastetxeak honetan parte hartzeko aukera izan zuen. Izan ere, partaideak Estetika eta Edergintzako lehenengo kurtsoko zazpi ikasle izan ziren eta lehiaketa honetarako bi grabaketa prestatu zituzten.

Nahiz eta sariaren irabazleak ez izan, oso lan duinak eta ideia politak prestatu zituzten.

Ea hurrenngoan! AUPA ZUEK! Eskerrik asko partehartzaileei!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Tolosako Inmakulada lanbide ikastolara bisita

Ile apainketako Estilismo eta Zuzendaritza zikloko 1. mailako ikasleak Tolosako Inmaculada Lanbide ikastola bisitatu dute.

Bisita benetan interesgarria eta hezitzailea!

Farmazia eta Parafarmazia zikloko ikasleekin elkalanean, buru larruazal eta ileko diagnosian oinarrituz, fitxa tekniko pertsonalizatu bat burutu dute. Bertan Balioak 4.0 landu dituzte Osasuna eta Ongizatearen alorrean.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

LGTBI+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna

Atzo, maiatzak 17, LGTBI+ fobiaren kontrako eguna aldarrikatu genuen. Gaia jorratzeko, hausnarketa bat egitera bideratu genituen ikasleak eta ondoren LGTBI+ pertsonen eskubideak eta askatasunak erabat gauzatzeko egon daitezkeen oztopoak gainditzeko ideiak jasotzeaz gain, hauek koloreetako txarteletan adierazi eta ikastetxeko sarreran zintzilikatu genituen.

Gaur egun guztiz ezinbestekoa den hausnarketa-prozesua!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Autoerretratu saioa Joseba Patrón argazkilariarekin

Irudi Pertsonaleko eta Aholkularitzako 1.mailako ikasleek Sorginlore Gizarte Elkartea eta Ikertze Kultura Elkartearekin batera ikastetxean lantzen ari garen hezkidetza planaren barruan emozioak lantzeko autoretratu saioa egin dute Joseba Patrón San Sebastian argazkilariaren laguntzarekin.

Saioak arrakasta itzela izan du. Eskerrik asko!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Getariko Balenciaga Museoa bisitatu dugu

Irudi Pertsonaleko eta Aholkularitzako 1.mailako ikasleek Balenciaga Museoa bisitatu dute bertan bi erakusketa ikusteko aukera izan dute, “Kapelaren dotorezia” eta “Balentziaga izaera”.

Emozioz beteriko bisita eta txangoa izan dugu! Eskerrik asko!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Ekain Altuna, en el programa de ‘Biba Zuek!’

Ekain Altuna azpeitiarra izan zen joan den egunean Biba Zuek! Magazineko gonbidatuetako bat. Saioan genero jakin batekin lotura estua duten lanbideekin izandako esperientziaz hitz egin zuten.

Altuna Zarauzko Monte Albertia eskolan estetikako ikaslea da eta joan den udazkenean EuskoSkills estetika txapelketa irabazi zuen, eta Espainiako txapelketan hirugarren postua lortu du aurten.

AUPA EKAIN!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Inko Oruesagasti: Zilarrezko domina Espainiako Ile-apainketako ‘Spainskills’ txapelketan bigarren.

Inko Oruesagasti, duela egun batzuetatik, Gipuzkoako ile-apaindegiaren munduko promesarik handiena da. ‘Spainskills’ -eko txapeldunorde izan da!

Amezketatik Espainiako Ile-apainketa Txapelketan zilarrezko domina irabazi du.

Amezketan jaioatako 17 urteko gazteak etorkizun oparoa du aurretik. Horrelakoa da Inko Oruesagasti, gaur egun ile-apaindegi kategorian Espainiako Trebetasun Txapelketan zilarrezko domina irabazi ondoren arreta mediatiko osoa bereganatzen duen talentu gaztea.

AUPA INKO! ZORIONAK TXAPELDUNA!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan