AZAROAK 25. Hilabete honetan Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da

Hilabete honetan, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, mundu osoko emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan indarkeria ezabatzeko politikak eskatzeko eguna.

1960. urteko Azaraoren 25ean Mirabal ahizpak erailak izan ziren emakume eta aktibista izateagatik. Ordutik, mundu mailan egun seinalatua dugu eta Monte Albertian ere begirada berezi bat eskaini nahi izaten diogu egunari eta baita Azaroko hilabeteari ere.

Egungo gazteen artean ohikoa den bizi-ereduak biolentziazko hainbat jarrerei bide eman diezaieke; besteak beste, pornografiako webguneetan sartzean ikus ditzaketen abusu-portaerak, maitasun erromantikoaren eredu batzuk, genero-rolak eta estereotipoak, gizartean orokorrean dagoen matxismoak, eta horren adierazgarri, Interneten edo sare sozialetan ikus daitezkeen jarrera desegokiak.

Egoera honen aurrean, beharrezkoa da, beste gauza askoren artean, hezkuntzak duen garrantzia azpimarratzea, bai formalak eta baita hezkuntza ez-formalak ere. Horregatik, urtero gisa, Monte Albertiako komunitatea osatzen dugun pertsonak, indar berezia ipiniko dugu sentsibilizazio eta salaketa lanetan. Herritar orok izan behar dugu auzi honetan protagonista, baina nerabe eta gazteek paper garrantzitsua betetzen dute, beraiek izango baitira etorkizunean hurrengo belaunaldiak hezteaz arduratuko direnak. Harremanak eta sexualitatea era osasuntsu eta seguru batean lantzeko, informazioa eta baliabideak eskaini behar dira, eta horretarako, hezkuntza afektibo-sexualaren garrantzia azpimarratu behar da. Izan ere, emakumeenganako indarkeria prebenitzeko tresna izateaz gain, arrisku egoeren aurrean egoera aurreikusteko, detektatzeko eta erantzuna emateko aukera ematen duelako.

Monte Albertian gai hauen inguruan sentsibilizazio taller ezberdinak burutzen ditugu gure ikasleekin, izan ere, BALIOETAN oinarritutako hezkuntza eskaintza integrala eskaintzen saiatzen gara. Eta hau ezinbestekoa dela pentsatzen dugu, berdinen arteko gizartea eraiki nahi badugu. Horregatik, hilabete honetan bereziki, BETAURREKO MOREAK jantzita ibiliko gara. Jantzi itzazu zeuk ere… Bizitza beste kolore batez ikusten lagunduko dizu eta!

Azaroak 25ean Zarauzko beste ikastetxeetako ikasleekin batera elkarteratzea egingo dugu Udaletxeko plazan. Gonbidatuta zaudete!

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

 

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *