Irakasleak Atzerrian

Aste honetan Monte Albertia LHII-ko ileapainketako irakasle talde bat Portugalen egon da. Bertan, Viana do Casteloko ETAP ikastetxea ezagutu dute, eta ileapainketako irakasle taldearekin lanean aritu dira etorkizunean elkarrekin proiektu desberdinak burutzeko.

Portugaleko ikastalde batekin ilearen diagnostiko protokoloak burutu dituzte tailerretan.

Ikastetxean erabiltzen duten irakaskuntza metodologia erronketan oinarritzen den ETHAZI metodologia da, eta ikuspuntu desberdinak bateratu dituzte.

Bestade, Caminha-ko eta Viana do Castelo-ko bi ileapaindegi bisitatu dituzte eta sektoreko puntako tekniken berri jakin dute.

Oso probetxugarria izan da. Alde batetik, irakasleek profesionalki gaitasun desberdinen transferentzia partekatu dutelako. Eta bestetik, bertako kultura eta hezkuntza sistema ezagutu dutelako.

Azkenik, Monte Albertia eta ETAP ikastetxearen arteko harremanak sendotzeko balio izan digu.

¿Tienes dudas? ¿Quieres venir a conocernos? Contáctanos

LHA30 Koordinazio Bilera Monte Albertian

Maiatzean, Gipuzkoako Lanbide Heziketako Agenda 30eko Koordinazio Bilera egin genuen Monte Albertian. Bertan, lanean aritu ginen Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetako A30eko arduradunak Ingurugelako Edurne Ugarterekin batera. LHA30eko proiektuari bukaera emateko azken pausuak landu genituen eta oso aberasgarri izan zen ikastetxe bakoitzeko esperientzi eta proiektuak partekatzea. Giro ederrean pasatu genuen goiza, eskerrik asko bertaratu zineten guztiei!!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Erasmus+ etik bueltan

Aste honetan, Monte Albertia LHII-ko Goi mailako sei ikasle itzuli dira ERASMUS+ proiektuak burututa. Ikasle bakoitzak hiru hilabete igaro ditu atzerrian.

Estetika eta Ongizateko lau ikasle Pragan izan dira. Aldiz, Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza”ko goi-mailako bi teknikari eta Estetika eta edergintza”ko teknikari bat Milanen izan dira.

Esperientzia honek asko aberastu ditu hainbat esparrutan. Batetik, beste herrialde batean bizitzeko aukera eman die. Ez hori bakarrik,  beste hizkuntza batean trebatu beharra ere bai. Azkenik, bertako enpresetako teknika berri eta aurreratuak ezagutu dituzte.

Zorionak  denoi! Ziur gaude esperientzia hau ahaztezina  izango dela zuen bizitzetan. Eta etorkizunean praktika profesionalerako balioko dizuetela!

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Bertsolaritza: Jolasa, kirola… ala beste zerbait?

Irakasle talde bat elkartu ginen gure irakasle eta bertsolaritzan aditua den Joxin Iturriotzen hitzaldiaz gozatzeko.

Oso gustura izan ginen, eta bertsolaritzaren beste ikuspegi batetaz jabetzeko aukera izan genuen.

Ea datorren ikasturterako jarraipena eman ahal diogun.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan