Birziklapenaren inguruko sentsibilizazio tailerra

Urola Kostako Mankomunitateko teknikaria den Maiak, birziklapenaren inguruko sentsibilizazio tailerra eskaini die Monte Albertiako ikasle eta irakasle guztiei. Bertan, zalantzak argitzeaz gain, hondakinen sailkapen egokia nola egin behar den errepasatu dugu. Tailerretako hondakin berezien inguruan ere aritu gara.

Ea denen artean, hondakinak murrizten, ongi birziklatzen eta gehiago berrerabiltzen ikasten dugun.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

 

AZAROAK 25. Hilabete honetan Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da

Hilabete honetan, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, mundu osoko emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan indarkeria ezabatzeko politikak eskatzeko eguna.

1960. urteko Azaraoren 25ean Mirabal ahizpak erailak izan ziren emakume eta aktibista izateagatik. Ordutik, mundu mailan egun seinalatua dugu eta Monte Albertian ere begirada berezi bat eskaini nahi izaten diogu egunari eta baita Azaroko hilabeteari ere.

Egungo gazteen artean ohikoa den bizi-ereduak biolentziazko hainbat jarrerei bide eman diezaieke; besteak beste, pornografiako webguneetan sartzean ikus ditzaketen abusu-portaerak, maitasun erromantikoaren eredu batzuk, genero-rolak eta estereotipoak, gizartean orokorrean dagoen matxismoak, eta horren adierazgarri, Interneten edo sare sozialetan ikus daitezkeen jarrera desegokiak.

Egoera honen aurrean, beharrezkoa da, beste gauza askoren artean, hezkuntzak duen garrantzia azpimarratzea, bai formalak eta baita hezkuntza ez-formalak ere. Horregatik, urtero gisa, Monte Albertiako komunitatea osatzen dugun pertsonak, indar berezia ipiniko dugu sentsibilizazio eta salaketa lanetan. Herritar orok izan behar dugu auzi honetan protagonista, baina nerabe eta gazteek paper garrantzitsua betetzen dute, beraiek izango baitira etorkizunean hurrengo belaunaldiak hezteaz arduratuko direnak. Harremanak eta sexualitatea era osasuntsu eta seguru batean lantzeko, informazioa eta baliabideak eskaini behar dira, eta horretarako, hezkuntza afektibo-sexualaren garrantzia azpimarratu behar da. Izan ere, emakumeenganako indarkeria prebenitzeko tresna izateaz gain, arrisku egoeren aurrean egoera aurreikusteko, detektatzeko eta erantzuna emateko aukera ematen duelako.

Monte Albertian gai hauen inguruan sentsibilizazio taller ezberdinak burutzen ditugu gure ikasleekin, izan ere, BALIOETAN oinarritutako hezkuntza eskaintza integrala eskaintzen saiatzen gara. Eta hau ezinbestekoa dela pentsatzen dugu, berdinen arteko gizartea eraiki nahi badugu. Horregatik, hilabete honetan bereziki, BETAURREKO MOREAK jantzita ibiliko gara. Jantzi itzazu zeuk ere… Bizitza beste kolore batez ikusten lagunduko dizu eta!

Azaroak 25ean Zarauzko beste ikastetxeetako ikasleekin batera elkarteratzea egingo dugu Udaletxeko plazan. Gonbidatuta zaudete!

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

 

AGADELPRISE elkartearen hitzaldia

Estetika Integrala eta Ongizateko 2. Mailako ikasleek AGADELPRISE ELKARTEAREN eskutik Lipedema eta Linfedema patologiaren inguruko hitzaldia jaso zuten. AGADELPRISE Gipuzkoako Lipedema eta Linfedema Patologiak dituzten pertsonen elkartea da eta Leire Eldua izan zen hitzaldia eskaini zuen Fisioterapeuta. Ikasleak gustura entzun zuten.
Eskerrik asko AGADELPRISE eta Leireri, elkarlanean jarraituko dugu!

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

 

Ikus-entzunezko produkzioetarako ilez egindako osagarrien joera berriak

Monte Albertia LHIIk antolatutako ile apainketako ikastaroa bukatu berri du. Bertan gure irakasleez gain Santurtziko San Jorge LHII eta Gasteizko Mendizabala parte hartu dute.

Formatzaileak Urban hair ile apaindegiko Leire Chouza eta Sheila Tejerina izan dira eta argazkietan ikusten den bezala, ikus-entzunezko produkzioetarako ilez egindako osagarrien joera berriak egiten ikasi dugu.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

 

Don Boscoko Ikasleak Monte Albertian

Don Boscoko Kimikako ikasleak, Monte Albertiara etorri dira, 1EDPko ikasleek eskatutako ezaugarriekin sortutako txanpuak ekarri, azaldu eta probatzera. 1EDP-ko ikasleek, beraiek sortutako Higiene kapilarraren protokoloa erabiliz zerbitzua eman diete.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

 

Ilearen ekonomia zirkularra proiektu berritzailea

Martxan gaude, Don Bosco LHII-rekin batera, Lanbide Heziketako Sailburuordetzako deialdian onartutako proiektu berritzailearekin: Ilearen ekonomia zirkularra.

Lehenengo hiruhilabeterako ezarritako plangintza aurrera eramaten ari gara eta gaur egun esparru honetan daukagun abiapuntua ezagutzeko zaintza egiten hasi gara enpresa eta eragileekin batera. Horretaz gain, gure lehenengo saiakerak egiteko, ileapaindegiekin elkarlanean ilea jasotzen hasi gara.

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

 

60 urte betetzen ditugu!

1962an Monte Albertiak ateak ireki zizkion ikasleen lehen promozioari. Orduz geroztik etengabeko aldaketa-prozesu batean murgilduta egon gara: aldaketa politkoak eta hezkuntzakoak. Gure erronka, eskola gisa, beti izan da, eta izango da, gure inguruneari eta ikasleei hezkuntza-erantzunik onena eskeintzea.

60 urte hauetan, zentroaren eginkizuna aldatzen eta merkatuaren eta gizartearen beharretara egokitzen joan da. Gaur egun, irudi pertsonaleko profesional integralak eta trebeak hezi eta merkatuan sartu nahi ditugu, gizarte hobea eraikitzeko ardura har dezaten.

Eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan gurekin egon diren pertsona guztiei, zorionak!

 

 

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

1. erronka: Estetika Integrala eta Ongizatea GMHZko 2. mailako ikasleek beren 1. erronka amaitu dute

 

Estetika Integrala eta Ongizateko GMHZko 2. mailako ikasleek 1. Erronka amaitu dute. Azken bi asteetan ezkongaiek eskatutako zerbitzuak bete behar izan dituzte eta gaur, beraien egun handian distiratsu egon dira.

 

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

 

 

Azoka Kanibal

CIFP Monte Albertia LHIIk Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. astean parte hartu du, Donostiako Boulevardean

Lankidetza Las Idias LHII eta Monte Albertia LHIIren artean

Monte Albertian erabitzen dugun metodologia aktibo kolaboratiboek piztu duten jakin mina medio, Ethazi taldeko bi kideren eskutik formakuntza jaso dute Santa Cruz de Tenerifeko CIFP Las Indiaseko irakasleek.

Las Indias ikastetxeak Irudi Pertsonala eta Ehungintza eta Jantzigintza familietako zikloak eskaintzen ditu. Duela 2 ikasturte Monte Albertiara etorri ziren bixitan, eta oraingoan ETHAZI metodogia nola aplikatzen dugun azaltzera joan gara urriak 17tik 19ra. Etorkizunean lankidetza ekintzak izango ditugun sentsarioarekin bueltatu gara.

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan