SANA-T

CIFP SAN JORGE LHII, CIFP MENDIZABALA LHII eta CIFP MONTE ALBERTIA LHII ikastetxeek parte hartu dute Laboratorios Serra Pamies eta Asociación Estética Oncológica de Santa Cruz de Tenerife-ko profesionalak eskaintzen ari diren formakuntzan.

Formakuntza saio hauetan asko ikasi dugu: tratamentu onkologikoen aurreko, bitarteko eta ondorengo tratamendu eta kosmetikoen egituren berri jaso ahal izan dugu.

Eskerrik asko Patricia, Virginia eta Angel zuen ezagutza gurekin partekatzeagatik!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

FP Dual Berria

2022-2023 ikasturtean sartuko da indarrean Lanbide Heziketa Dualaren Estatuko lege berria. MONTE ALBERTIAn ikasturte honetan bertan (2021-2022tik) araudi berri hau ezartzeko lan eta ahaleginak egingo ditugu.

Badakizutenez, asko dira enpresak dituen abantailak LH Dualeko ikasleak izateagatik.

Abantaila hauen artean, honako hauek ditugu:

  1. Bere beharretara egokitutako pertsona kualifikatuak prestatzen ditu.
  2. Sistema horrek enpresari laguntzen dio pertsonak ezagutzen programaren bidez, prestakuntza egokia eskuratuz.
  3. Esperientzia horrek enpresan belaunaldien arteko erreleboa errazten du. Langileak hautatzeko erabakietan asmatzea.
  4. Etorkizuneko enplegatuak enpresaren kulturarekin eta lan-ohiturekin prestatzea.
  5. Ikastunaren kontratazioari buruz erabakitzea prestakuntza-egonaldia amaitutakoan.

Edo nahiago baduzu T 943 89 91 98 | E info@montealbertia.eus

Zalantzarik al duzu? Gu ezagutzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

UrratsBat programaren aurkezpena Alex Muguruzaren eskutik

2. mailako Erdi Mailako Ile-apainketa eta Kosmetika eta Goi Mailako Ile-apainketako Estilismoa eta Zuzendaritza zikloetako ikasleak, URRATSBAT-en (enpresak sortzen laguntzeko programa) aurkezpenean izan dira.

Saio honetan, Monte Albertian ikasketak amaitu ondoren, bere ile-apaindegia Eibarren ireki duen ikasle ohia den Alex Muguruzak hartu du parte.

Benetan pertsona ekintzailearen adibide bikaina da Alex.

Mila esker!

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

MA erronken aurkezpena

Estetika eta Edergintza eta Ile-Apainketa eta Kosmetika Kapilarreko 2. mailako ikasle taldeek burutu duten azken erronkaren emaitzetariko batzuk aurkezten dira.

Zer iruditzen zaizue? Zein da gehien gustoko duzuena?

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Colorful Shooting Day!

Ile-Apainketa Estilismo eta Zuzendaritza zikloko 2.mailako ikasleak elkarlanean ari dira Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitza zikloko 1.mailako ikasleekin,bertan inspirazio iturri desberdinak kontuan hartuta Editorial eta Avant Garde aldaera dituen Bilduma sortzen ari dira.

Eguberri oporren ondoren lan zehatzak ikusteko aukera izango dugu,hemen uzten dizuegu aurreikuspena.

TO BE CONTINUED…

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan