Gure Ikasleak Trebatzen

Covid 19ak ekarri dituen neurri bereziak aurre eginez, ikasle taldeen arteko elkarlana sustatzeko bideo bat egiteko proposamena luzatu dute.

Erronkaren helburua, euskararen erabilera bultzatzea, horretarako euskaraz egindako bezeroaren harreraren bideo grabatu dute eta beste taldeei eurena egitera bultzatu ere.

Zorionak egindako lan bikainagatik!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Zarautzeko Hondartza Garbitzera

Maiatzaren 21ean eta 24an, Monte Albertiako Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetako lehen mailako ikasle guztiek parte hartu zuten hondartza garbitzeko Zarauzko Udalak eta ikastetxeko A30eko taldeak antolatutako jardueran.

Hondartza garbitzeaz gain, jarduera horrek balio izan zigun hondakinen kudeaketaren inguruan are gehiago kontzientziatzeko eta beste erakunde eta pertsona batzuekin batera lan egiteko.

Monte Albertian gure aletxoa eman ahal izan genuen, eta ahal genuen guztia egin genuen guztiontzako ingurune jasangarriagoa eta osasungarriagoa lortzeko.

Ea hurrengo ikasturteak errepikatzeko aukera dugun! Aupa neska-mutilak!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

URRATSBAT Sentsibilizazio-Jardunaldia Monte Albertia LHII Lanbideko Ikasleentzat

2020-2021 ikasturterako URRATSBAT Programaren jardueren barruan, Ekintzailetzaren Sentsibilizazio Jardunaldia egin zen Zarauzko Monte Albertia LHIIean pasa den maitzaren 18an. Hala, ikastetxeko orientazio taldeak zerbitzu estetikoak gaitzeko ikastaroko bederatzi ikasleei Monte Albertia LHII LHIKren hezkuntza-eskaintzak proposatzen dizkien kurriculum-ibilbideak eta irteera profesionalak azaldu zizkien.

Jarraian, Ikastetxeko URRATSBAT Proiektuaren arduradunak Ekintzailetza Programa honen ezaugarriez hitz egin zien. Programa hau duela 20 urte baino gehiago sortu zen, Lanbide Heziketaren esparruan enpresak sortzeko prozesu bat garatu eta errazteko.

Urratsbat, Monte Albertian dago indarrean 2015etik. ile-apainketa eta estetika sektoreko 16 enpresarekin batera, eta tutoretza-zerbitzuak eskaintzen dizkie ideia ekintzaile bat garatzeko gogoa duten ikasle ohi guziei.

URRATSBAT Programari buruzko informazio gehiago: www.montealbertia.eus/eu/servicios/urratsbat

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Aniztasuna gurea

Aniztasuna Gurea.

Maiatzak 17an, LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan genuen. Hala, Monte Albertian Goi nahiz Erdi Mailako ikasleak gelatik atera eta pasilloen barrena agertu ziren hurrengo kartelak bistaratzen.

Partaidetza ikusita, Monte Albertia zentrotik soilik ikasleen jarrera txalogarria izan zela adierazi nahi dizuegu.

Monte Albertian aniztasuna maite dugu! Eskerrik asko!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Etxe-Txiki Formakuntzarako Espazio Berria

Instalazio berriak ditugu! Etxe-Txiki

Urte ezohikoa izan den arren, ezin gara zoriontsuagoak egon! Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitzako Goi-Mailako ziklo berria aurkeztu dugu eta orain ere espazio berri batekin kontatzen dugu: Etxe-Txiki.

Zer iruditzen zaizue?

 

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan

Joana Mateoren Erakustaldia

Apirilaren 20ean Estetika eta Edergintzako 1go Mailako ikasleek, sektorean begiradaren diseinuan aditua den Joana Mateoren eskutik, hari bidezko depilazio eta betileen luzapenen tekniken inguruko erakustaldia izan dute.

Hari bidezko depilazio teknika eraginkor eta azkar hau, guztiz naturala den modalitate bat da eta, beraz, Monte Albertiako ikasleek bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten larruazalari dakarzkion onurak. Era berean, betile-luzapenei esker begirada perfektua izateko moduari buruzko zuzeneko masterclass batez gozatzeko aukera izan zuten.

Mila esker Joana!

Zalantzarik al duzu? Ezagutu nahi gaituzu? Jarri gurekin harremanetan