CIFP Monte Albertia LHII Europako ECHE 2021-2027 Gutuna Berritzea Lortu Du

Erasmus ECHE Europako Gutuna Europako mugikortasun-proiektuen kudeaketa kalitate gorenarekin aintzatestea da.2014tik Mugikortasun Programak Erasmus+ Programan sartzen dira.

Zarauzko CIFP Monte Albertia LHII Institutuak 20 urtetik gorako esperientzia du ikasleen eta irakasleen mugikortasunerako nazioarteko proiektuak garatzen.

Orain arte, Erasmus charter for Higher Education 2014/2020 eta Erasmus VET Mobility charter 2016/2020 izan ditu. Halaber, aurten ere Europako ECHE 2021-2027 gutuna berritzea lortu du.

EACEA Gutunaren bidez, Zarauzko CIFP Monte Albertia LHII Institutua Erakundeak konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Diskriminaziorik ezaren, gardentasunaren eta inklusioaren printzipioak erabat errespetatzea.
  • Etorkizuneko parte-hartzaileen sarbide zuzena bermatzea, arreta berezia jarriz aukera gutxien dituztenen inklusioan.
  • Lortutako ikaskuntza-emaitzen ondorioz lortutako kreditu guztiak (ECTS kredituak Transferitzeko eta Egiaztatzeko Europako Sisteman oinarritutakoak) automatikoki onartzen direla bermatzea.
  • Mugikortasun-jardueren eta lankidetza-proiektuen kalitatea ziurtatzea, aplikazio- eta ezarpen-faseetan.

Xehetasun guztiak hemen topatu ditzakezue.

Eskerrik asko! Gogor lan egiten jarraituko dugu!

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Ikasenpresa Lehiaketa

Bigarren mailako ikasleak Lan Praktiketara joan aurretik, Monte Albertiatik, ekintzailetzari keinu bat egin zaio Ikasenpresa lehiaketa antolatuz. Bertan, Enpresa eta Ekimen Sortzailea moduluan sortutako enpresek hartu dute parte eta ekintzailetza prozesuan ezinbestekoa den gai baten inguruan aritu dira lanean: salmenta puntuak.

Benetan lan oso originalak eta landuak aurkeztu dira.

Lehiaketaren irabazlea KLAN Ikasenpresa izan da, Estetika eta Edergintza zikloko (2EB) Karla, Lorena eta Narine ikasleek osatua.

Zorionak!

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Martxoaren 8a, Emakumearen Eguna. Nork zaintzen du?

Martxoaren 8a dela eta, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio herrietako ikastetxeek eta udalek, elkarrekin, berdintasuna landu, sustatu eta aldarrikatu dugu.

Gai hau ikasturte osoko lanketa den arren, martxoaren 8ari indarra emateko, berariazko lanketa egin dugu gure ikastetxean.

Aurtengo gaia, “nork zaintzen du?”, etxeko eginbeharretan eta zainketa-zereginetan parekidetasunaren beharra izan dugu hizpide.

Gainera, Donostiako Goyeneche Fundazioko Zarauzko Garaguneko pertsonek beraien ekimenean parte hartzeko konbitea luzatu digute, hartu txartel bat eta idatzi emakumearen egunean zure aldarrikapena. Ikasleekin gaia jorratu ondoren, ekintzari bukaera eman diogu, ikastetxearen sarreran berdintasunaren inguruko aldarrikapen txartelak zintzilikatuz.

Gu ere martxoak 8!

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Shooting Sesioa

Destrucción, Eklipse Minimalista, Fantasy Seasons, The 80’s & Winter Glow

“Ile-apainketako Estilismoa eta Zuzendaritza” Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 2. Mailako ikasleek mozketa, kolorea eta styling bilduma bikainak osatu dituzte.

Izugarriak, ezta? Eskerrik asko Nagore zure argazkiengatik! Zein da zuen look gustokoena?

Zuk ere horrela lan egiten ikasi dezakezu! Zatoz gu ezagutzera!

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Iñauteriak Monte Albertian

Iñauteriak Monte Abertian! Otsailaren 17an, Monte Albertiako “Ileapainketako Estilismoko eta Zuzendaritzako” Goi-Mailako Heziketa-Zikloko 1. Mailako ikasleek 4. erronkari mozorro festa batekin eman zioten bukaera.

Asmatu duzue zein pertsonaietan bilakatu ziren?

Aupa neska mutilak!

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan