Germaine de Capucciniren erakustaldia Sandra Salgadoren eskutik

Argi dago, koronabirusaren ondorioz hartu ditugun ohitura berriek larruazalean aldaketak eragin dituztela eta hori dela eta, hau hobetu edota ekiditeko, zaintza espezifikoak beharrezkoak dira.

Hala, Sandra Salgadok, Germaine de Capuccini kosmetika-etxeko teknikariak, diagnosi-aparatuari buruzko prestakuntza ikastaroa eman die 1. Mailako Erdi-Mailako Estetika eta Edergintzako ikasleei.

Jardunaldi honetan, gainera, musukoaren erabilera etengabeak eragindako arazoak dituzten larruazaletan egin beharreko zaintza kosmetikoei buruzko aholkuak eman zizkigun Sandra Salgado teknikariak.

Zalantzarik gabe, bizi dugun garaira egokitzeko ezinbesteko ikastaroa

Eskerrik asko zure ekarpenagatik Sandra!

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Orientazio Eta Urratsbat Sentsibilizazio Jardunaldiak

Urtarrilean zehar, Ekintzailetzaren Orientazio eta Sentsibilizazio Jardunaldiak egin dira Zarauzko  CIFP Monte Albertia LHII-n. Saio hauek ikastetxeko Orientazio Proiektuaren arduradunak, Ainhoa Urdangarinek eta ikastetxeko Urratsbat Programaren arduradunak, Amaya Oñederrak eman dituzte.

Saio hauetan Ile-apainketako eta Estetikako Erdi- eta Goi-Mailako Zikloetako 2. Mailako 61 ikaslek parte hartu dute.

COVID-19 pandemiak behartutako murrizketen ondorioz, egindako 7 saioetan segurtasun-neurri eta distantzia mantendu dira, gel hidroalkoholikoaren eta musukoen erabilera ere bermatu da hauetan.

Egoera ez-ohikoa alde batera utziz, ikasleek 8,75-eko puntuazioarekin baloratu dituzten saio interesgarriez gozatu ahal izan dute.

* EDP-ko 2. Mailako ikasleen eta saioetako irakasleen talde-argazkia.

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

2021 Lanbideren Doako Ikastaro Berriak

Lanbidek langabetuentzat doan eskeiniko dituen ikastaroetan izena emateko epea zabalik da. Ikastaro hauek Monte Albertia ikastetxeko irakasle adituek emango dituzte.

“IMPP0108 – Esku eta oinen zainketa estetikoak” eta “IMPQ0208 – Ileapainketa”


Izena emateko sakatu esteka honetan

Ez galdu aukera paregabe hau! 

 

Lanbidek langileentzat doan eskeiniko duen hurrengo ikastaroan izena emateko epea zabalik da. Ikastaro hau Monte Albertiako ikasle ohia den Alex Muguruza gizonezko adituak emango du. Ikastaroa urtarrilaren 25ean hasiko da 5 astelehenetan emanez (15:30etatik 20:30etara).

“IMPQ0005OH – Gizonezko ileapainketaren tendentziak”


Izena emateko sakatu esteka honetan

Animatu zaitez! 

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan