Ikaslaneko Lanerako Prestakuntza Ikastaroak

Ikaslaneko lanerako prestakuntza ikastaro berriak aurkezten dizkizuegu.

Gipuzkoako hainbat eskola eta zentroetan emango diren esparru ezberdinetako ikastaroak topatuko dituzu. Aukeratu zure lanerako gehien egokitzen den prestakuntza eta igo maila bat gora.

 Azaroa-Abendua artean 200 ikastarotik gora, zure herritik hurbil!

Eman zure izena hurrengo link-ean:

Apuntatu zaitez! Ez galdu aukera hau!

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna

Gaur azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunean, gai honen inguruko lanketa berezia egin dugu ikasleekin.

Gelan landutako proposamena “Zuk nori lagunduko diozu”, lekukoen paperari garrantziari buruz sentsibilizatzea eta gure inguruan gertatzen diren hainbat egoera erasotzaile normaltzat hartzearen inguruko hausnarketa eta egoera horretan parte hartzean dugun paperaz ohartaraztea izan du helburu.

Bukatzeko Urola kostako beste ikastetxeekin batera elkartaratze birtual bat egin dugu, Urola-Kostako Hezkidetza Foroak Emakumeenganako Indarkeriaren aurka, hezkidetza eta tratu onean oinarritutako hezkidetzaren alde aldarria eginez, manifestu bat irakurriz eta bertso bat abestuz bukatu dugu eguna.

Aurten, gainera, Donostiako Goyeneche Fundazioko Zarauzko Garaguneko pertsonekin lankidetzan aritzeko plazerra izan dugu, borroka honetan lagun izan ditugu. Izan ere, haiek egindako txapa moreak oparitu dizkigute, gaur harrotasun handiz soinean daramazkigunak.

Gogorarazi nahi dizuegu borroka hau guztiona dela eta denok batera lortuko dugula.


Mila esker!

 

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

LANBIDE Doako Ikastaroa: “Betile eta bekainen diseinua”

Lanbidek langileentzat antolatutako “IMPE017PO – DISEÑO DE PESTAÑAS Y CEJAS” doako ikastaroan izena emateko epea zabalik da jada. 

 

Ikastaro hau Joana Mateo-k (betileen luzapeneko tekniken aditua) eta Leire Garzo-k (mikropigmentazio tekniketan aditua) emango dute. Hasiera data 2020/11/30 izango da.


Hemen duzu izena emateko esteka.

Ez galdu aukera paregabe hau eta animatu zaitez! 

 

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

Urratsbat sentsibilizazio-jardunaldia Lanbideko ikasleentzat

Urriaren 21ean, 2020-2021 ikasturterako Urratsbat Programaren jardueren barruan, Ekintzailetzaren Sentsibilizazio Jardunaldia egin zen Zarauzko Monte Albertia LHIIean.

Ikastetxeko Orientazio Taldeak Zerbitzu Estetikoak ziurtagiriko ikasleei, hezkuntza-eskaintzak proposatzen dizkien curriculum-ibilbideak eta irteera profesionalak azaldu zizkien.
Ondoren, Ikastetxeko Urratsbat Proiektuaren arduradunak Ekintzailetza Programa honen ezaugarriez hitz egin zien. Programa hau duela 20 urte baino gehiago sortu zen, Lanbide Heziketaren esparruan enpresak sortzeko prozesu bat garatu eta errazteko.

Urratsbat, 2015etik dago indarrean Monte Albrtian, eta ile-apainketa eta estetika sektoreko 16 enpresa sortu dira ordutik. Ideia ekintzaile bat garatzeko gogoa duten ikasle ohi guztiei eskaintzen zaie zerbitzu hau.

 

Zalantzarik al duzu? Gurekin etortzera etorri nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan